XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITA: Zer ba?

AMA: Ez direlako hazten eta zaindu egin behar direlako.

AITA: Bai, eta gu dagoeneko oso zaharrak gara.

AMA: Zer gertatuko ote da gu hiltzen garenean?

AITA: Gure alaba gaixoak!

(Irten egiten dira.)

IRATXOA: Ikusi duzue ba zer gertatzen den behin denbora geldituz gero.

Zuena gelditzea nahi al duzue?

LEIRE: Ez dakit...

LIERNI: Ezin al duzu jende guztiaren denbora gelditu?

IRATXOA: Hori ez daukat egiterik.

Hala ere Tun-Tunek zerbait esan nahi dizue.

TUN-TUN: Nik ez nuen hazi nahi, baina hori dena ikusi nuenean pailazo egin nintzen, eta honela hazi egin naiz eta beti barrez eta jolasten aritzen naiz, eta ez daukat aurpegi itsusirik.

LEIRE: Eta guk ba al daukagu pailazo izaterik?

TUN-TUN: Nahi baduzue, bai.

LIERNI: Nik bai, nik nahi dut.

LEIRE: Nik ere bai.

TUN-TUN: Ba, goazen zirkura!

LIERNI: Bai ederki...!

LEIRE: Goazen!

(Denak eskuinetik irteten dira.)

OIHALA